Iluntasuna

2022 Urr 27

Gizaki gehienoi, bizitzaren uneren batean, iluntasunak bisitatu eta harrapatzen gaitu.

Horrelakoetan, lagungarria izan daiteke geure buruari galdera hau egitea:

Zer aldatzen da zailtasunetan soilik pentsatu beharrean aukeretan pentsatzen badut?

Iluntasunak, egoera existentzialarekin zerikusia badu, agian Rainer Maria Rilkeren gogoeta hau lagungarria izan daiteke:

“Zure bihotzean pazientzia izan argitu gabe dagoen guztiarekin.  Galderak maitatzen saiatu.  Ez ezazu segituan erantzunak bilatu, ezin zaizkizu eman une horretan ez baitzenituzke bizi ahal izango. Honen gakoa, osotasunean, dena  bizitzea da. Galderak orain bizi. Agian, poliki-poliki, konturatu gabe, urruneko egun batean erantzuna iritsiko zaizu.”