HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 21

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Sartaldean lainoa ikusi orduko, “euria dator” esaten duzue, eta hala gertatzen da. Hegoak jotzen duenean, berriz, “sargori dago” esaten duzue, eta hala gertatzen da. Itxurazaleok!, badakizue zeru-lurren itxurari antzematen, eta nolaz ez diozue antzematen garai honi? Zergatik ez duzue zeuen kabuz bereizten zuzena zer den? Zeure etsaiarekin auzitegira zoazela, saia zaitez bidean harekin konponbidea aurkitzen; bestela, epaileagana eramango zaitu eta epaileak ertzainaren esku jarriko, eta ertzainak kartzelara botako. Hara Nik esan: ez zara handik aterako, azken xentimoa ordaindu arte».

Lukas 12, 54-59.

Pasarte honetan –lehentxoago eta gerotxoago ere bai— Jesusen esanak ematen zaizkigu elkarren segidan. Balio handikoak dira, Jesusek halaxe esanak baitira gehienetan. Zer diosku guri Jesusek gaur?

Lehendabizi, zuzena zer den erabakitzeaz mintzatzen zaigu. Guri erosoa zaigu “errezeta liburua” edukitzea: honakoetan hauxe, halakoetan, berriz, beste hori. Jesusek, aldiz, bestela ikusten du. Horrelako araurik ez. Erantzukizuna geurea dugu; eguneroko gauzetan egiten dugun bezala, zuzena zer den erabakitzeko ardura geurea da. Ez zaigu eskatuko ondo asmatzea, saiatzea baizik. Jesus dugu eredu eta bere Espiritua laguntzeko. Izan dezagun, bada, konfiantza, Jainkoak konfiantza hori gugan jarri dueta.‑

Eta adostasunik lortzen ez dugunean? Hirugarren batek erabakitzea izaten dugu maiz irtenbidea, edo gehiengoa… Jesusek, berriz, behin eta berriro esango digu: bila ezazue adostasuna. Adostasunaren bidez, agian, ez dugu gure nahia guztiz beteko, baina adostasunik gabe norbaitek galdu egiten du beti eta haustura horrek zama itzela ezartzen dio harremanari. Saia gaitezen, bada, adostasuna bilatuz, zuzena zer den geuk erabakitzen.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.