HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 14

Aldi hartan, milaka eta milaka lagun bildu zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz: «Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin. Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezer ezkutuan ere jakingo ez denik. Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetatik hots egingo. Zuei diotsuet, ene adiskideoi: ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei. Esango dizuet nori izan beldur: izan beldur hiltzeko eta ondoren infernura botatzeko ahalmena duenari. Bai, izan beldur horri! Ez al dira bost txori bi txanponetan saltzen? Hala ere, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. Zuen buruko ile guztiak ere zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan, bada, beldurrik: zuek txori guztiak baino gehiago balio duzue».

Lukas 12, 1-7.

Batzuetan, fededunok arauak betetzerakoan tentsioekin topo egin dezakegu, arau horiek talka egiten dutela hauen duintasunak merezi duen begirunearekin, edo senideekiko izan behar dugun errukiarekin.

Gaurko pasartean, Jesusek legea betetzeko exijentzia zorrotzaren atzean egon daitezkeen jarrera hipokriten aurrean ausartak izatera gonbidatzen gaitu. Zama astunak sortzen dituen legamia honetatik libratu behar dugu. Fededunak behar duen ausardi hau Jainkoaren Hitza entzutetik sortzen da.

Jesusen jarraipena ez da borondatezko ahalegin kontu bat. Kontua bestelakoa  da, Jainkoari itsatsita egotea alegia, haren Hitzari adi, Hark emango baitigu misioan leial mantentzeko behar dugun barne-askatasuna. Jainkoa loreez eta soroetako txoriez arduratzen bada, nola ez da gutaz arduratuko!. Itsu-itsuan fidatu behar gara Harengan erabat abandonatu gaitezkeelako.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.