Erabakiaren ordurako

2022 Urr 13

Jauna,
lagundu indartsuen aurrean egia esaten
eta gezurrik ez esaten ahulen txaloak irabazteko.

Dirutza ematen badidazu, ez iezadazu arrazoia kendu.
Arrakasta ematen badidazu, ez kendu umiltasuna,
umiltasuna ematen badidazu, ez kendu duintasuna.
Lagundu beti dominaren beste aldea ikusten,
ez utzi besteei traizioa leporatzen
nik bezala ez pentsatzeagatik.

Erakuts iezadazu jendea maitatzen neure burua bezala
eta neure burua ez epaitzera besteak bezala.
Ez nazazu erortzen utzi
harrotasunean garaipena lortzen badut,
ezta etsipenean porrot egiten badut ere.
Gogorarazi iezadazu
garaipenaren aurretiko esperientzia dela porrota.

Erakutsi barkatzea handitasunaren seinale dela
eta mendekua maltzurkeriaren seinale dela.
Arrakasta kentzen badidazu, utzi indarra porrotetik ikasteko.
Jendea irainduko banu, emadazu barkamena eskatzeko kemena eta
jendeak mindu egiten banau, barkatzeko adorea eman iezadazu.

Jauna, zutaz ahazten banaiz, ez zu ahaztu nitaz inoiz!

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude