HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 9

Aldi hartan, Jesus Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barna zihoan. Herrixka batean sartzean, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: «Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!». Jesusek, ikustean, esan zien: «Joan eta azaldu apaizengana».  Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez. Samariarra zen bera. Jesusek esan zuen: «Ez al dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?». Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu».

Lukas 17, 11-19.

Hainbat gertakariren ondorioz, aurrerapen zientifiko eta teknologikoak, bizi-ongizatearen iturriak izatean zalantzarik gabeko fede itsuak gure kultura-ingurunean porrot egin duela dirudi. Krisi handiak gertatzen direnean gertatzen da, hala nola gerrak, hondamendi naturalak edo pandemiak. Hala eta guztiz ere, sinesmen honek ondo errotuta jarraitzen du kristau deitzen garen askorengan ere.

Gaurko pasartean, Jainkoaren errukiak, bere bila ateratzen direnekin, haietako baten errekonozimendua eta esker ona baino ez du aurkitzen. Dirudienez besteak ez dia konturatu. Apaizen bila dijoaz, Jesusek agindu dien moduan, baina ez dute begirik Jainkoak haiengan zer egin duen ikusteko, edo ez dira gai gertatu zaiena Jainkoaren dohaia delaz jabetzeko.

Gaurko ebanjelioa, fededunak Jainkoaren ekintzarekiko sentiberak izateko eta ustezko segurtasun batzuekiko askatasunean irabazteko  gonbidapena da. Agian, egunak argitzen duenean, jaiotzen den haurrarengan, bere istorioak kontatzen dizkigun adinduarengan, naturaren handitasunean edo hitz egiten digun pertsonaren begietan arreta jartzen badugu Jaungoikoaren opariak direlaz jabetuko gara, eta honek bizitzan dagoen indar geldiezinetako bat azalarazten du: amaigabeko esker ona hainbeste dohain jaso izanagatik.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.