HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 8

Aldi hartan, Jesus gauza hauek jendeari esaten ari zela, emakume batek jendartetik deiadarka esan zuen: «Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!».

Baina Jesusek esan zuen: «Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzuten eta betetzen dutenak!».

Lukas 11, 27-28.

Gorde dezagun gure bihotzean Jesusen amari zorioneko deitzen dion emakume haren oihua, horrelako seme baten ama izateagatik.

Jesusek, deiadar hori entzutean, zer sentitu zuen? Zer pasa zitzaion barrutik?

Gogora ekar dezagun ere Nazareteko Mariaren bizipena, Jainkoaren eskaera Jesus izan zan, bere baietza, Jesus nola maitatu  zuen, nola hezi zuen, nola egon zen bere ondoan, azkeneraino.

Eta oihu horrekin batera, gorde dezagun Jesusen irakaspena, non dagoen benetako zorionaren iturria: “Zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak”.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.