HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 5

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko dizue; eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitzen, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio. Zuetako norbaitek, semeak ogia eskatuta, harria emango ote dio? Edota arraina eskatuta, sugea emango ote dio? Beraz, zuek, gaiztoak izanik ere, zeuen seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez gehiago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei!».

Mateo 7, 7-11.

Jainkoa gure otoitzak beti ari da entzuten.

Jainkoak maitasunezko besarkada batez onartzen gaitu, gauza onak eman nahi dizkigu.

Nire otoitzean, Jainkoarekin benetan zintzoa al naiz? Partekatzen al dut berarekin bizitzen ari naizen guztia: nire borrokak, nire pozak eta bere laguntza behar dudan egoera zehatzak?

Otoitz guztietan jasotzen dugu zerbait Jainkoarengandik. Otoitzean gure bihotzak irekitzean, Jainkoaren eskuak zabalik daude guri opari onak emateko. Otoitz egin ondoren, gure fedea, itxaropena eta maitasuna sakonago jasotzen ditugu. Jainkoaren kontsolamendua jasotzen dugu. Otoitzean ez da denborarik galtzen; otoitz orok maitasun-zerbitzua dakar, eta otoitzak maitatzeko dugun gaitasuna handitzen du gugan.

Otoitza ez da alferrikakoa. Otoitzak gauza onak ekartzen dizkigu. Askotan ez dugu jasotzen bakoitzak eskatzen duena, baina jasotzen duguna ona da.

Otoitz egin ondoren, eskerrak eman behar dizkiogu bere ontasun osoan Jaunarekin egon garen denboragatik.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.