San Migelak

2022 Ira 29

Irailaren 29an San Migelak ospatzen ditugu. San Migel goiaingeruaren eguna da baina Pluralean darabilgu, izan ere, lehenagotik, jai eguna bera ospatzeaz gain, jai bigarrena ere ospatu izan da auzune mailan eta hurrengo igandean jai errepetizinoa. Hortik ba, San Migelak.  San Migel eta Luzifer goiaingeruak  ziren, Biblian irakur daitekeenez. San Migelen lema edo jokabidea“ nor Jainkoa bezalakoa” zen, zintzotasun bidean, eta Luziferrena “ nor ni bezalakoa” harrokeriaz betea. Harrezkero, San Migel zeru altuan geratu zen eta Luzifer deabrua inpernuan. Miguel izena hebreerazko “ mi-ka-´el”-etik dator eta mundu guztian zabaldu da. Euskeraz, Mikel. Bizkaian, abesti polit bat ere badaukagu jai honen inguruan, hauxe : “ Aita San Migel Iurretako zeru altuko loria…”. “Loria” dela-eta, batek baino gehiagok “lorea > loria = flor” hitzarekin nahastu du, baina  “ loria” latineko “ gloria(m)” hitzetik dator. Latinetik euskerarako bilakaeran, “ muta cum liquida” kontsonante elkartea suertatzen denean, “muta” galdu egiten da, esaterako ( pluma> luma; plantatu> landatu; flore > lore; etab.) eta kasu honetan ere bai,  gloria > loria = gloria gazteleraz. Abesti hori dantzatu ere egiten da eta Dantzari dantza edo Ezpatadantza deritzagu. Herri askotan dantzatzen da  baina, besteak beste, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeari esker bizi bizirik daukagu. Orioketa!