Orbelak airez aire

2022 Ira 26

Udazkenerantz, orri-galkorreko zuhaitz orri edo hostoak korolez aldatzen doaz eta zimeldu ahala jausten, orbel mantuz jantziz gure baso-lurrak. Orbel hitza, konposatua da: orri+bel. Jatorrira bagoaz, (h)orri hitza da zaharra, nahiz eta gaurko araubidean, orri, h-a galduta erabili. Euskara batuan, hosto erabiltzeko joera dago. Goazen jatorrira. Hosto,  horsto-tik dator: ( horri  + -sto atzizki diminutiboa) eta hortik, hosto. Bigarren hitza, bel. Hitz honen erro zaharrak ilun kolorea adierazten digu, gazteleraz “ negro “ hitzarekin itzuli arren. Hitz biak alkartuz: orri+bel > orbel bilakatu da eta zentzuari begira, gure udazkeneko orri-galkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak orbel bihurtzen dira euren kolore ilun edo marroi-gorrixka bitarteko. Beraz, koloreetan ez datoz bat euskera eta gaztelera. Antzera gertatzen da urdin kolorearekin ere, urdin ez da “ azul” bakarrik, tonalitate gehiago ditu euskeraz, esaterako, gaztaiaren epai egondua urdindu egiten da, buruko ulea ere urdindu edo zurixkatu egiten da, gure zerua urdina gehiago da azula baino eta horrela beste kasu asko. Basoetako orbelak, lurzoruak janzteaz gain, baserrietan erabili izan dira ganaduei azpiak egin eta satsetarako, gero abonu gisa erabiltzeko. Gaur ez dago lehengorik. Baina, orbel hitza gorde egin dugu eta kantatu ere bai. Aiko, herri-kantu polit honen hasiera “ Orbelak airez aire…”    

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude