HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 26
Aldi hartan, eztabaida sortu zen ikasleen artean, zein ote zen haietan handiena. Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta, haurtxo bat hartu, beren ondoan jarri eta esan zien: «Haur hau nire izenean onartzen duenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak bidali nauen hura onartzen du. Zeren zuetan txikiena, horixe baita handiena». Orduan, Joanek esan zion: «Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta galarazi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa». Baina Jesusek erantzun zion: «Ez galarazi, zeren zuen aurka ez dagoena zuen alde baitago».
Lukas 9, 46-50.
Zein gaurkoak norberaren arrazoia besteen gainetik edukitzeko nahia, besteen iritziak, bai edo bai, onak ez bezala epaituz; eta, bestalde, geure burua neurriaren eredu jartzea! Aldi berean, zein aspaldikoak, gaurko ebanjelioak azaltzen diguna! Eta, hortxe, berriro ere, Jesus, bere ustekabeko erantzunekin logikak ezegonkortzen. Jesusen hitzek eta mezuak dinamika berri batera eramaten gaituzte, eta arrasto horretan sartzea erabakitzen ez badugu, betiko eztabaida neketsu eta antzutan, fruiturik gabeko epaiketetan geldituko gara. Begirada, entzute berri bat beharrezko bat-bateko epaiketarik gabe errealitatea ikusteko eta antzemateko. Horregatik, norberaren jarrera aztertzera gonbidatzen zaigu, alderdi biak kontutan edukiaz: neure buruarena (“Zuetan txikiena, horixe handiena”); eta besteekiko begirada (“Ez galarazi, zeren zuen aurka ez dagoena zuen alde baitago”). Nola kokatzen naiz ni? Prest ‘logikak’ ezegonkortzeko, ukitu Berri bati leku emateko?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.