Bideak ireki daitezela zure bila,
eguzkiak distira egin dezala zure aurpegian,
euria leun eror dadila zure soroetara,
haizeak jo dezala beti zure atzean.
Esker onez gorde dezazula bihotzean
bizitzako gauza onen
oroitzapen ederra.
Jainkoaren dohain guztiak zugan haz daitezen
eta lagundu diezazutela poztasuna eramaten
maite dituzun guztien bihotzetara.
Zure begiek adiskidetasun distira bat islatu dezatela,
eguzkia bezain xelebrea eta eskuzabala,
hodeien artetik irteten dena
eta itsaso lasaia berotzen duena.
Jainkoaren indarrak eutsi zaitzala,
Jainkoaren begiek begira zaitzatela,
Jainkoaren belarriek entzun zaitzatela,
Jainkoaren Hitzak hitz egin diezazula,
Jainkoaren eskuak babes zaitzala,
eta, berriro elkar aurkitu arte,
beste batek har zaitzala, eta guztiok eduki gaitzala,
esku ahurrean.
Ezezaguna
(Itzulpena: Itziar Errandonea)