HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 7
Aldi hartan, Jesusek, ikasleei begira, esan zien: «Zorionekoak behartsuok, zuena baita Jainkoaren erreinua. Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak. Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue. Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela-eta jendeak gorrotatu, beren artetik bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean. Alaitu zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek. Baina ai zuek, aberatsok, hartu baituzue zeuen poza! Ai zuek, orain aseak zaudetenok, gose izango baitzarete! Ai zuek, orain barre egiten duzuenok, aiene eta negar egingo baituzue! Ai zuek, mundu guztiak zuetaz ondo hitz egingo duenean, gauza bera egin baitzieten sasiprofetei jende horren gurasoek!».
Lukas 6, 20-26.
Jesusek, Lukasen bertsiotik hartutako pasarte honetan, zorionerako lau arrazoi eskaintzen dizkigu, beste lau, aienerako. Parekatu egiten ditu zoriontasunak eta kexarako motiboak.
Gizakiok, banaka zein taldeka, garai guztietan, denbora asko eskaini diegu zoriontasunaren inguruko galderari, eskakizunari edo apeuari, edo hirurei batera. Tankera ezberdinetako erantzun eta emaitzak lortu ditugu. Ez da gure artean horrela izaten ari. Gure gizarte honetan, badirudi desorekan sustraitzen den erantzuna somatzen dugula. Aintziri eta arrangurek indar, zarata eta toki ugariagoa konkistatu dute zoriontasunaren fruituak heldu daitezen desioarekin. Zein zorion fruitu emango ditu kexaren arbolak? Eta horrela balitz uzta jasotzerakoan, gizaki eta izadi ororentzat izango ote da? Edo?
Jesusen proposamenak oreka zoriona eta aieneka artean bakarrik ez. Oreka ere zoriontasun proiektua baztertutakorik sor ez dezan.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.