Garia gurean

2022 Ira 5

Gure herrietan, garia, azaroan erein eta uztailean gariak jo ondoren anegaka gordetzen zen zorroetan, behar izan ahala, errotara eraman, eho eta ogiak egiteko. Errota eta haize-errota ugari zegoen gure herrietan, batzuk berriak baina beste asko olak aprobetxatuz egokituak euren ubide, antepara eta guzti. Errota hitza, latineko “ rota(m)”-etik dator, euskerak zuzenean hartu du “e”- protetikoarekin. Hortik errota. Gazteleraz “ rota(m)> roda> rueda bilakatu da. Eraikuntza honek badauka beste latinetikako berba bat: bolu. Hau latineko “ molinu(m)-etik dator, ( molinu(m)> moliu>boliu>bolu; aikor: Bolueta, Bolinaga, etab.) Euskal Herriko beste lurralde batzuetan, eihera izena erabiltzen da. Errotetan galgarauak eta artagarauak ehotzen ziren. Gaur egun artagarauak bakarrik, garirik ez dugulako ereiten. Errotariak berbabide izaten ziren sarritan, ehotze lana ez zelako diruz ordaintzen, espezien baino. Eta, jakina, sarritan pisu kontuagaitik-edo, haserreak sortzen ziren eta errotaz aldatu.Behin batean, baserritar bat haseretu egin zen errotariarekin hirina lapurtzen ziolako eta esan zion: “Ez nauk etorriko gehiago hire errotara”.Eta errotariak erantzun : “ Errotaz aldatu bai baina haragoan ere, errotaria beti errotari izango duk.”

Gaur egun lehenagoko gure herrietako errotak  museo etnografiko  bihurtu dira, baina ondo dago aurrekoa ezagutzea nondik gatozen jakiteko.