HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko sutan balego! Heriotza-urean murgildu behar dut, eta hau larria hori bete arte! Munduari bakea ekartzera etorri naizela uste al duzue? Bakea ez, banaketa baizik. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren aurka eta alaba amaren aurka, amaginarreba errainaren aurka eta erraina amaginarrebaren aurka».

Lukas 12, 49-53.

Espiritualtasuna modan dago, nonahi aurkitzen dugu, erlijio sinesmen ezberdineko eta erlijiorik gabeko hainbat pertsonaren ahotan. Ematen du kontsensu kulturala dagoela moda honetan, mundu tenkatu eta liskartsu honetan, bakea baita ontasun preziatua; antza denez, espiritualtasuna da aurkitu duten botika.

Inor gutxik ukatuko luke Jesusek espiritualtasun sakona eta errotikoa bizi izan zuenik, baina Jesusenak ez zekarren bake preziatu hori, urradura baizik. Jainkoaren erreinuko balioak baztertzen zituen munduan, Jesus atezuan bizi zen eta oso kontzientzia argia zuen bere burua arrisku latzean jartzen zuela. Jesusen espiritualtasuna Zoriontasunen mezuan oinarrituta dago eta borroka bizian gizaki umila eta pobrea zapaltzen zuen testuinguruan. Bidegabekerian, Jesusen espiritualtasunak erresilentzia dakar, gatazkari eusteko irmotasuna. Hortik bake berezi bat sortzen da, gizakien senidetasun unibertsalaren aldeko borroka biziak dakarrena. 

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.