Kristauon artean, askotan, Jainkoari buruz hitz egiten dugunean, Jainko “aita” eta Jesus izendatzen dugu. Bestalde, Espiritua oso gutxitan aipatzen dugu.
Bibliara jotzen badugu, Espirituaren garrantzia nabarmena da. Salbamenaren historian oso presente dago eta izen-esanahi desberdinekin aipatzen du: Ruah, airea, haizea, bizi arnasa, sua, indarra…
Ebanjelioan, Jesusengan begirada jartzen badugu, Espirituak ahalbidetzen duen guztiaz hitz egiten digu: gizakiaren eta misterioaren arteko topaketa, hautemandako urratsak berresten ditu, maitasuna eta ontasuna adierazten du, barkamena eta aldaketa gugandik askatzen ditu.
Espirituak bihotza entzuten du, gure onenean hazi ahal izateko laguntza ematen digu, eta edozein topaketatan deitzen gaitu eta onartzen du. Berak galderak zabaltzen ditu, erantzunetan indartzen du, egunerokoan birsortzen gaitu. Espirituak badaki gure sufrimenduez, gure mugez, gure zauriez, baina badaki, halaber, sortu gaituenaren irudira eginak gaudela, eta horregatik gutaz fidatzen da gure aukeretan, laguntzaile ona izanez.
Jesusen modura, bizi dezagun egun bakoitza erabateko arreta jarriz. Espirituaren presentziaren ziurtasuna eta konfidantzarekin aldarrika dezagun Jesusen Berri ona gure bizitzarekin, bereziki sufritzen ari direnei.
Espirituaren airean bizi dezagun eguneroko bizitza, gurekin dago eta.