Zuk eman zenigun bizitza

2022 Uzt 25

Zuk bizitza eman zenigun elkarrekin bizitzeko
eta guk dena daramagu heriotzara, gerrara,
lehiara eta axolagabetasunera.
Zuk zuhaitzak eta basoak eman zenizkigun
Eta gu denak mozten ari gara.
Zuk eman zenien udaberria txoriei eta ibaiak arrainei,
eta guk kutsatu baino ez ditugu egiten
industrietako hondakinekin.
Udaberria maitakeria bihurtzen da
eta ibaiak hutsik geratzen dira eta airea kirastu.
Zuk kreazioaren oreka eman zenigun
eta guk desorekatu egin dugu
eta porrotera bidean goaz.
Gure denbora igaro egiten da, Jauna.
Emaguzu zure denbora bizi ahal izan gaitezen.
Emaguzu bizitzari zerbitzatzeko kemena, ez heriotzari.
Emaguzu zure etorkizuna guri eta gure haurrei.

(Itzulpena: Agurtzane Mallona)