HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 14
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Mateo 11, 28-30.
“Zatozte niregana… eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena; eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama”
Zeinek esango bada, Getsemaniranzko bidea egin osteko Nekaldia eta Golgotan bukaera (eta hasiera berria eta berritua, baina baita benetako bukaera, ez antzeztua) eduki zuen pertsona batenganako deia izanik…!? Antzik batere kanpo begirada batez uztarri horri eramanerrazatik, ez eta zama horri arinetik! Errugabearekiko injustizia, bidegabekeria, inikitatea, nahigabea, oinazea, mina eta sufrimenduzko hilketa… Nola gozotu mingotsa?
A zer zorakaria, zer eskandalo, bide horretan barna atsedena, askapena eskaintzea, nolatan horixe ere stricto sensuJainkoaren hierofania? Eta jakintsu zein filosofoen Jainko orojakile, ahalguztidun, absolutu, guztiz osotu, arrakastatsu, garaile…? Zer txantxa mota da hau bide horretan berarekin ibiltzera gonbidatzen gaituenarena?
Mundu eta garai guztietako apal, xume, zamatu, zapaldu, nekatu eta galtzaileeekin gozoa eta bihotz-apalekoa den Jesu eurekin bateginik, bere Hatsa heriotzeraino eskainiz (Ruah, pneuma, espiritu: gogamena, kemena, ekimena eta atsedena), errotiko/erraietako askatasunetik eta Abbarekiko fideltasunetik sortzen delako eramanerraza den askapenezko uztarri arina.
Mundu eta garai guztietako apal, xume, zamatu, zapaldu, nekatu eta galtzaileengan ere bizi da Jainkoa, bizi da gurutziltzatua, salbazio bidean ipintzeko, ez egoera horien guztien jatorriak betikotzeko, ezta beste barik arrosa lurrinez ezkutzako, estaltzeko… sublimatzeko (Marxismoak adierazi lez)
Medellin-go Kristologia aipatzen duelarik, Jon Sobrinoren hitz batzuk euskarara ekarriz, “Kristo, gaur egun, Historian aurki dezakegu, areago, aurkitu behar dugu, baina ez gizakiok aurkitu nahi izango genukeen tokian, baizik eta Bera dagoen tokian, leku hori eskandalagarria izan arren” (JESUCRISTO LIBERADOR. 3.1.4 La presencia de Cristo entre los oprimidos)
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.