Gorrotoa

2022 Uzt 1

Badirudi bizi garen mundu honetan gaizkiak azkeneko hitza duela.

Eguneroko albisteetako berri gehienek, biolentziak ekartzen duen gaizkiarekin zerikusia dute: Mota guztietako bortxaketak, gerrateek ekartzen duten mina, migratzaileen aurkako tratu txarrak, miloika pertsonen goseteak, bidegabekeriak aldarrikatzen dituzten pertsonen aurkako erailketak, kartzela kondenak, eta abar daude. Horrelako jokaeren oinarrian, norberekeria, gorrotoa, mendekua, gezurra, manipulazioa eta antzeko jokaerak daude.

Gogora datorkit Etty Hillesumen pentsamendu bat naziek eraman zuten kontzentrazio eremuan bizitzen ari zen unean:

“Gorrotorik ezak ez du esan nahi, nahitaez, oinarrizko sumindura moralik ez dagoenik. Badakit gorroto dutenek horretarako arrazoi onak dituztela. Baina zergatik aukeratuko dugu beti biderik errazena eta zailena? Kontzentrazio eremu honetan, nire izate guztiarekin sentitu dut mundu honi gehitzen zaion gorroto-atomo txikienak are ezerosoago bihurtzen duela.”

Berak gaizkia bere gorputzean eta maite zutenengan jasan zuen. Jainkoaren maitasunaren esperientziari esker, egoera latz hori beste modu batez bizi izan zuen. Berarengandik badugu zer ikasia.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.