Gure Aita bat

2022 Eka 24

Gure Aita eta Ama,
gu guztion sostengu eta elikagaia:
Zeinen handia zaren!
Zeuk sortzen duzu gure artean elkartasuna,
zeuk proposatzen dizkiguzu
maitasuna
eta justizia,
eta gainerakoen begirunea,
eta berdintasuna…
Zeuk gogorarazten diguzu beti
gauzak alda daitezkeela,
proposatzen dizkiguzun bezala izateko.
Berritu gure bihotzak
eta horrela mundua
zuk nahi duzun horretarantz bultzatuko dugu,
milimetro bat baino ez bada ere,
eta beste batzuek ere
zure proposamena eta zure bultzada sentituko dituzte.

Adorea behar dugu, Ama-Aita,
eta indarra,
eguneroko ogia irabazteko.
Ez dezagula biharko edo etziko ogia bila;
batez ere,
ez dezagula inoren ogia har
gurea ziurtatzeko.

Barkatu gure hutsegiteak,
gure traizio txiki eta ez hain txikiak
–badakigu biok zeintzuk diren—,
eta, horrela, guk ere,
besteak baino hobeak garela sentitu gabe,
gainerakoen akatsak barkatu ahalko ditugu.

Ez gaitezela jausi
hitz hutsalen tentazioan;
esaten ditugun hitzak
ekintzekin batera,
jaten ematearekin ateratzen joan daitezela;
eta ez dezagula ahantz
zuk nahi duzun gizartea
iragartzen duen herria
elkartasunetik sortzen dela.

Amen.