HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 21

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez eman zakurrei gauza sakratuak, ez bota zerriei zeuen harri bitxiak, hankapean erabil ez ditzaten eta, zuen kontra itzulirik, zatika ez zaitzateten. Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia egin zuek ere besteei; horixe da Moisesen legeak eta profetek diotena.

Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak!».

Mateo 7, 6. 12-14.

Gaurko honetan, estreinako esaldiarekin geratuko naiz: “Ez eman zakurrei gauza sakratuak, ez bota zerriei zeuen harri bitxiak”. Egiaz harrigarria egiten zait esaldi hori Jesusen ahoan. Izan ere, zenbat aldiz pentsatu dudan horixe bera egin duela Jainko Jaunak gurekin, guri eman digu bere harri bitxi preziatuena, guri eman digu bere Semea, guri agertu digu bere nahia, bere Berri Ona, Erreinuaren partaide egin gaitu… ezer gorde gabe guztiz eman zaigu…, eta guk zer egin dugu?

Pentsatzen jartze hutsa, zenbat eman digun eta nola erantzuten diogun…

Egiaz, gure pobrezia onartu behar, gure eskasia… eta esker onez goraipatu Jaunak guregatik egin duena.

Jexus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.