Erromesak gara

2022 Eka 10

Erromesak gara; jaiotzen garenetik joateko eguna iristen den arte bidean gaude, gure bizitzako istorioa eraikitzen. Batzuetan bizitza “pasatzen” ari dela dirudi, konturatu gabe baina hor doaz egunak eta gauak, etengabe.

Baina badira buruari galderak egiten hasten garen uneak: zertan ari naiz? zer egin nahi dut nire bizitzarekin? Eta honetan ikusi baino begiratzen hasten gara, eta begirada guztiak ez dira berdinak izaten.

Begirada batzuk motzak dira, hurbilekoa besterik ikusten ez dutenak; galdera bai, baina ez diogu bizi dugunari galdera askorik egin nahi, ez dugu asko sakondu nahi. “Hau da tokatu zaiguna” esan, eta bizi duguna modu positiboan ikusi eta aurrera egiten dugu; honetan espirituak laguntzen du, dudarik gabe.

Beste begiradak luzeak dira, haratago ikusi nahi dute, eta sakondu nahia azaltzen dute. Zer egin nahi dut nire bizitzarekin? Zein da nire misioa? Nola gauzatzen da nire bokazioa? Nolako istorioa eraiki nahi dut? Espirituak bultzatzen dituen galderak dira, haratago begiratuz, bizitzako bokazioa garatu nahi dituenen galderak.

Baina bada espirituak egin ezin duen zerbait, ez baita inoiz inposatzen; gonbidatu bai, baino inposatu ez, zuri dagokizu egitea. Eta irakurketan honaino iritsi bazara, jakin nahiko duzu zer egin dezakezun…

Zure bizitzari, zeure buruari begiratu, eta galdetu:

Nolako begirada nahi duzu zure bizitzarako? Nolako erromesa izan nahi duzu? Eta galderi honi, zuri dagokizu erantzutea espirituaren laguntzarekin.