HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 8

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez uste izan Moisesen legea edota profeten esanak baztertzera etorria naizenik; ez naiz baztertzera etorri, beren betera eramatera baizik. Benetan diotsuet: Zeru-lurrek iraungo duten bitartean, legearen letrarik edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte. Beraz, agindurik txikienetako bat hausten duena eta hausten irakasten, txikiena izango da zeruetako erreinuan; betetzen duena, berriz, eta betetzen irakasten, handia izango da zeruetako erreinuan».

Mateo 5, 17-19.

Gure herriak aspaldiko tradizioekin atxikimendu osoa du. Historia, ohiturazko eskubidea, bizimoduak, gure nortasun-ikurrak dira eta ez gaude prest horiek baztertzeko, are gutxiago kanpotik etortzen zaizkigun beste batzuengatik aldatzeko. Hala ere, gero eta gehiago berriak iristen zaizkigu eta herri-ondare horretan betikoak balira bezala sartzen ahalegindu beharra dago.

Jesusek bere garaiko tradizioekin eta arauekin ere apurtzeko ez zuen eragozpenik izaten. Zenbat aldiz, bere ekintzez eta egiten zituen mirakuluz ere, ez ote zituen eskandalizatu judutarrak uste zutelako beren legeak hausten zituela?

Mundu aldakor honetan, funtsezkoa eta oinarrizkoa garrantzi gabekotik bereizten jakin behar da. Jesusek ez zituen lege zaharrak, Moisesi emandakoak kasurako, apurtu. Aldatu zituenak, justizian, gizakien aitorpenean oinarritu zituen eta, oroz gainetik, maitasunean. Hor dugu eredu ezin hobea, giza egoerak eskatzen duenean ausardiaz urratzaile izateko.

Rosa Miren Pagola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.