HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Ekainak 1

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu horrek, zaindu itzazu zeure ahalmenaz Zeuk eman dizkidazunok, bat izan daitezen Gu Geu bat garen bezala. Hauekin izan naizen bitartean, Nik zaindu ditut zeure izenean eman dizkidazunok. Hauen ardura izan dut eta ez da bat ere galdu, galdu behar zuena baizik; horrela, Liburu Santuek diotena bete da. Orain, ordea, Zugana noa. Oraindik munduan nagoela esaten dut hau guztia, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan dezaten. Zure hitza eman diet Nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Ez dizut eskatzen hauek mundutik ateratzeko, Gaiztoagandik gordetzeko baizik. Ez dira mundukoak, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Sagara itzazu egiaren bidez; zure hitza da egia. Ni mundura bidali ninduzun bezala, Nik ere mundura bidali ditut. Eta hauengatik sagaratzen dizut neure burua, hauek ere sagara ditzazun egiaren bidez».

Joan 17, 11b-19.

Munduan

Jesus da Aitarengana igotzen dena, dizipuluak munduan geratzen dira. Horregatik eskatzen dio Aitari gorde ditzala, munduak gorrotatu dituelako, mundukoak ez direlako. Jesusek eskatzen dio Aitari beretarren benetakotasuna gorde eta areagotzeko, lekukotzaren bitartez sinesgarri izan daitezen. Zeren lekukoei sinetsi egiten zaie edo ez dituzte kontuan hartzen, merezi duten konfiantzaren arabera, aitortzen zaien sinesgarritasun-indizearen arabera.

Munduan egoteko modu hau gaur, hemen eta orain Berpiztuaren presentzia errealitate bihurtzea da. Nola? Jesusen alde egonda; Haren Ebanjelioaren alde, mezuaren alde, Erreinuaren alde. Bizitzarekin ahoskatzea da, hitzekin baino gehiago (baina horiekin ere bai) balio jakin batzuekin, Ebanjelioaren eta Erresumaren balioekin, eta ausardiaz (errespetuz bada ere) haien kontrabalioak salatuz. Horrek bestelako bizimodua dakar, irizpide ebanjelikoak erabiltzea, aldi baterako gaiak ebanjelioaren koherentziarekin bat etorrita epaitzeko.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.