Egunsentia

2022 Eka 1

Askotan gure bizitza-erritmoak, une bakoitza, kontzienteki bizitzea kostatzen zaigu. Egunak ekartzen dizkigun fruitu asko galtzen ditugu horrelakoetan. Gure gizartean errutina hutsean murgiltzeko arriskua nahiko handia da.

Euskaraz, hitz politen artean,  egunsentia dugu.

Zein esperientzia polita den egunsenti berri bakoitza sentitzea, gure zentzumen guztiak esnatzea, goizean leihotik iragazten diren eguzki-izpiez gozatzea.

Egun bakoitzak eskaintzen digun guztia alferrik galtzen ez uzteko, zer egin dezakegu?

Arnasketa zainduz, bidean goazela, zuhaitz baten azpian, itsasertzean…

Bidean gurutzatzen zaigun pertsona bakoitzaren gauzarik positiboena erreskatatzeko argitasuna izatea.

Janaria arretaz dastatzea, nahiz eta “bakarrik” ogia eta ura izan.

Maite eta estimatzen ditugun pertsonei maitasuna adieraztea.

Ilunabarrean, egunean zehar bizi izandakoa bihotzetik pasa eta eskerrak ematea.

Ez ahaztu, ezta une batez ere, bizitzako segundo bakoitza opari bat dela eta, horretaz jabetzean, ausardia izan pozez dantzatu eta abesteko. Horrela, gu maitatzen eta bedeinkatzen gaituen bizitzaren Misterioari omenaldi txiki bat egin diezaiokegu.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.