HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 30

Aldi hartan, ikasleek esan zioten Jesusi: «Orain bai argi hitz egiten duzula, eta ez irudi bidez. Orain badakigu dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; horregatik sinesten dugu Jainkoagandik etorri zarela». Jesusek erantzun zien: «Orain sinesten duzuela? Hara, badator ordua, hobeki esan, etorria da, nor bere aldetik joanez sakabanatu eta Ni bakarrik utziko nauzuen ordua. Baina Ni ez nago bakarrik, Neurekin baitut Aita. Hau esan dizuet, Nigan bakea izan dezazuen. Izango duzue larrialdirik munduan; baina izan adore, garaitu dut Nik mundua».

Joan 16, 29-33.

Garaitu dut

Mundu hau garaitzaileen eta galtzaileen artean dago banatuta. Horrek esan nahi du badakigula zer den garaile edo galtzaile izatea. Kontua da, Jesusen bizitza serio hartuta, gure konbentzio hauek berri bihurtzen direla.

Jesusek ikasleekin izandako azken elkarrizketa horretan, azkenean, urteetan irakatsi nahi izan diena ulertzen dutela dirudi. Baina ez du ilusio faltsurik egin nahi. Badaki bera ez badago, haiengan sorrarazi duen fede horren oinarria desegingo dela. Horregatik agintzen die haiekin jarraituko duela munduan aurkitzen dituzten zailtasunen aurrean: Berak garaitu du mundua.

Horrekin dena esanda dagoela uste dut. Historian zehar kristau izena daramagunoi ez zaigu erraza fedea bizitzea eta are gutxiago bizi garen munduan bizitzea. Mundua garaitu duenarengan konfiantza izan dezagun.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.