HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 27

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Negar egingo duzue eta aieneka egongo zarete; mundua, berriz, poztu egingo da. Zuek triste egongo zarete; baina zuen tristura poz bilakatuko da. Emakumea, erditzerakoan, triste egon ohi da, ordua etorri zaiolako; haurra izan ondoren, ordea, ahaztu egiten da larrialdiaz, munduari gizaki bat jaio zaiolako pozik. Zuek ere triste zaudete orain; baina agertuko natzaizue berriro, eta poztuko zarete, eta zuen poza ez dizue inork kenduko. Egun hartan ez didazue ezer galdetuko».

Joan 16, 20-23a.

Larrialdia ahaztu

Jesusen heriotza kolpe latza izan zen Haren ikasleentzat. Oso gertaera mingarria izan zen Nazareteko Jesusen bizitzaren amaiera ekarri zuena. Zerbait berria hasten ari zen dizipuluentzat, eta horregatik eman zuten bizitza, amak mundurako bizitza berria ematen duen bezala.

Haur baten jaiotzaren irudia erabiltzen da gaurko ebanjelioan, berpiztearekin zer gertatu zen azaltzeko. Hasiera hauskorra da, hazten joan behar du, baina aukeraz beteko zerbait da.

Gaur egun, une hartan bezala, etorkizun bat dugu, eta etorkizun horrek sortu eta zaindu beharko dugun aukera ugari dakarzkigu. Eguneroko erronka da, Jainkoarengandik datorkigun gauza berrien erronka.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.