Ama Lurrari otoitza

2022 Mai 23

Ama Lur bedeinkatua,
Arnasa eta bihotza duten gauzen sortzailea,
Gaur hemen eta orain ohore egiten dizut,
Nire bihotzaren taupadetan sentitzen zaitut,
Nire matrizearen indarrean, lurraren alabarena.

Izen askok deitu dizute.
Aspaldiko garaietatik,
Askok gurtu eta ohoratu zaituzte
Eta beste askok ahaztu egin zintuzten.

Barkatu nire giza espeziea,
Eragindako hainbeste minagatik,
Zure larruazalaren azkura sentitzen dut,
Zure urak itotzen ari direla sentitzen dut,
Nola arpilatzen zaituzten zure erraiek
Eta zure azala Zure seme-alaba diren
animalia eta gizakien odolez zikintzen den.

Barkatu iraina,
Emaiguzu kontzientzia gehiago,
Errukia eta errugabetasuna.
Zuk, gu elikatzen,
Aterpea ematen
Eta maitasunez irakasten jarraitzen duzun horrek.

Gaur hemen onartzen dut zure parte naizela
Zu nirea zaren bezala.
Ezin naizela jabetu naizenaz.
Hau bakarrik baitagokio
Nire esentziaren parte denari.

Gaur eta nire bizitzako egun guztietan
Bedeinkatzen zaitut ama lur ederra,
Bedeinkatu egiten dut zure indarra, zure maitasuna eta goxotasuna
Bedeinkatu egiten dut zure izpiritua eta zure materia
Bai eta zure seme-alaba guztiak ere.

Argiaren eta Maitasunaren izenean.

AHO!

(Itzulpena: Itziar Errandonea)