HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 22

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni maite nauenak gordeko du nire hitza; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok harengana etorriko gara eta harengan egingo dugu bizileku. Ni maite ez nauenak, ordea, ez ditu gordetzen nire hitzak. Eta entzuten duzuen hitza ez da nirea, bidali ninduen Aitarena baizik. Zuekin naizen artean esan dizuet hau. Baina Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean; hark irakatsiko dizue dena eta gogoraraziko Nik esan dizuedan guztia. Bakea uzten dizuet, neure bakea ematen; Nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez beldur izan. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztuko zinatekete Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa baita. Orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen».

Joan 14, 23-29.

Ni maite nauenak gordeko du nire hitza». Izan ere, egin zuen ekarpena maitasunaren bizipenetik onartu ahal izango da.

“Ez da berdin pentsatzen jauregitik ala txabolatik” zioen Engels-ek. Hona aplikatuz, maitasunaren zutarriari heldurik egingo ditugu gure kolkokoak Jesusen egintzak eta hitzak.

Itun Zaharrean sinesten zuten Jainko ikusiezinak santutegian zuela leku. Hala ere, Jesusen garaiko idazleek onar zezaketen Jainkoaren benetako arrastoak geure barnean -bihotzean- har dezaketela egotz edo urra-leku.

Jaunak gurekin jarraituko du, batez ere Barnatasunetik isurtzen zaigun sentsibilitate edo espiritutik: “Aita eta biok harengana etorriko gara eta harengan egingo dugu bizileku”. Apostoluei zinez die Bera joana bada ere ez direla umezurtz geratuko. Noiz etorriko da Aitarekin batera? Egunero, behintzat bere Espirituan eta maitasun atxikimenduan badiraugu. Presentzia ezkutu horrek badu lasaitasuna pizteko ahalmena. Onartu dezagun presentzia sotil horrek sentiarazten dizkigun onurak.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.