Hura etortzen da, bai, etortzen da, beti etortzen da

2022 Mai 18

Ez zenituen haren urrats isilak aditu?
Hura etortzen da, bai, etortzen da, beti etortzen da.

Une bakoitzean eta adin bakoitzean,
egun guztietan eta gau guztietan,
Hura etortzen da, bai, etortzen da, beti etortzen da.

Kantu asko abestu ditut eta mila modutara;
baina beti esaten zituzten haren notak:
Hura etortzen da, bai, etortzen da, beti etortzen da.

Apiril eguzkitsuko egun usaintsuetan,
basoko bidezidorretik,
Hura etortzen da, bai, etortzen da, beti etortzen da.

Uztaileko gau euritsuetako artegatasun ilunean,
hodeien gurdi burrunbatsuan,
Hura etortzen da, bai, etortzen da, beti etortzen da.

Nire oinazerik oinaze,
Haren urratsek zanpatzen dute nire bihotza,
eta haren oinen urre-ukituak
distirarazten du nire poza,
zeren hura etortzen da, bai, etortzen da, beti etortzen da.

(Itzulpena: Miren Agurtzane Mallona)

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.