Buztina hartu dozu
zure eskuetan,
bizi arnasaz bete
maite sugarretan.
Zure abotsa lagun
Gorabeheretan:
zelan ez naz hasiko
esker on kantetan?
Zeruak eta lurrak,
sorkuntza betea;
gizakien ardura
landu ta zaintzea,
mendi eta itsaso,
lore aberea:
ez dagigun hondatu
guztion etxea.
Egitan dabilena
ez dauka lotsarik,
argitan dabilena
ez dauka bildurrik.
Jauna lagun dogula
aspaldi ahizturik,
hartu gagizuz barriz
ez itxi eskutik.
Bizi naitela min egin barik
bizi naitela min barik,
zauri guztiak osatu eta
bihotz, gogo samurturik.
Zure erruki osasungarri
ezin topa holakorik:
Bizi gaitezen min egin barik
bizi gaitezen min barik.
Osatu eizu Jauna
nire bihotz gorra,
egin nagizu zure
ikasle bizkorra.
Osatu eizu nire
harrizko bihotza,
emoidazu ugari
errukizko poza.
Jesusen sentimenok
gogoz niganatu,
buruz, bihotz, arimaz
Jesusegaz batu.
alde batera itxi
meritu, pekatu,
barri on ardo barriz
fedea askatu!
Umetxoak amari
bezala eskatu.