Jainko-minez (II)

2022 Mai 6

Pertsona batzuk ebanjelio
haragi egina dira,
euren bizitza dan testigantza
sartu jat bihotz erdira:
, maisu, laiko, abade,
hitz urri, ekintza pila.
Jesus, laguna, samurtasunez
niri begira, begira
maisuren berbaz deitu deustazu
bide, bizitza barrira.

Berba ederrak baina
egintzetan urri,
zuzentasuna gura
bidean bihurri,
Zu maitasun gizandi
ni txiki inurri:
Zu zaitu, Jainko Ona,
biziak iturri.

Maite zaitudan Jauna,
horra hor galdera,
erantzun gura neuke
zurekin batera.
Urteotan lagunak
aspaldi ez gera?
Jauna dana dakizu,
Zu nire aukera!

Nire alperkeriak,
aldendu ez gaitu.
Nire zalantzak arren
Zuk niri aditu.
Nire huts eta guztiz
Zuk maitez argitu.
Zure erantzuna beti:
Zuk niri jarraitu!

Jauna eroan naizu
estuki eskutik,
ez itxi ni aldentzen
sekula bidetik.
Egunez dabilenak
ez dau arriskurik,
ni be pozarren noa
gaur zure argitik.