Jainko-minez (I)

2022 Api 29

Jaunagan itxaron ta
bizkortu bihotza,
bizi nau Jainkoari
bizkortu otoitza,
Jainko-minez erromes
gaurkotu oroitza,
bidelagun danari
adi haren Hitza!

Zelan lortuko maitasun suak
mantendu garbi dirdira,
gatxa benetan sendotasuna
jaso txikitik handira,
gure poz eta itxaropena
amaituko ez balira,
ezin dohaiok eutsi bizirik
joan barik iturrira:
Aita Jainkoa, Kristo biztua
ur eta iturri dira.

Gure barruko kezka guztiak,
argia eta iluna,
arduraz naukan arazo hori,
eta pozbide doguna,
gogoan izan etxeko danak,
gogoan izan laguna…
otoitzerako eredu dogu
Jesusen bihotz kutuna.

Eskerrak emon, barriak konta,
zabaldu bihotz apala,
aurrerapenak, kontraesanak,
zoriona ahal dala:
dana otoitza, otoitza dana
barrua eta azala,
nire kezketan mugatu barik
otoiztu mundu zabala.