Hitza isiltasunean jaio eta isiltasunean bake hartu

2022 Api 20

I.
Ezein hitzen aurretikoa,
horren berrespena baino izango ez den ondorengo hitzaren aurre baldintza baino.

II.
Ondoren hitza etorriko da,
ondoren hitza etorriko da aurre-isiltasunaren berrespen gisara,
ondoren hitza, etorri, etorriko, berrespen eskas, trakets, ezin ailegatuzko moduan,
ailegatuko zaigu baina bere ahalegin saiatu asmotsuan, hitza.

III.
Isiltasunetik etorriko zaizkigu benetako hitzak,
eta halan, bereiziko hitz hutsal eta azaleko baino ez diren ia hitz guztietarik.

IV.
Benetako hitzak, isiltasunak erneta.
eta soil-soilki isiltasunak zeharkatu, betea, dagoenaren entzunkizun.

V.
Isiltasunetik jaioak,
isiltasunak besarka ditzan,
isiltasunak argiturik ahoskaturiko hitzak,
isiltasunaren patxadan datzanak entzun ahal izan ditzan.

VI.
Isiltasunean errotu, horretan murgildu,
gerora, mintzo ernean,
ahoskatutako hitzezko ondotiko errealitatean jostatzeko.

VII.
Hitzetik hitzera jolasean.
mintzo jostalarian pozez hegaldaka,
betiro eta aldiro isiltasunaren besarkada beroa sentituz.

VIII.
Isiltasunak beretik ernetako hitzak
du atseden hartzen berehala bere isiltasun sortzailean.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.