Joan jakun garizuma
heldu jaku poztasuna:
Kristo biztuta, kendu bildurrak
zabal maitasuna.
Errukiaren argia
Pazko gabeko suzia
Kristoren argiz jantzi gaitezen
zabalduz grazia.
Jesusek eban ustea
lora fruitu egitea
errukitsuak izan gaitezen
Jesus da bidea.
Errukiaren fruitua
asetzea gosetua
egarri dana lagundu eta
arrotza_onartua
Erropak biluziari
bisitatu gaixoari
Barri onaren erruki hori
ekintzaz ageri.
Hildakoa lurperatu
etxekoari lagundu
asmo hutsetan ez geratzeko
berbok gogoratu.
Joan jakun garizuma
heldu jaku poztasuna:
Kristo biztuta, kendu bildurrak
Zabal maitasuna.
Errukiaren argia
Pazko gabeko suzia
Kristoren argiz jantzi gaitezen
zabalduz grazia.
Doinua: Mendian gora haritza (Imanol)