HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 13

Aldi hartan, Hamabietako batek, Judas Iskariote zeritzanak, apaizburuengana joan eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue, Jesus zuei eskura emateagatik?» Haiek zilarrezko hogeita hamar txanpon agindu zioten. Orduz gero, Jesus haiei eskura emateko egokiera bila zebilen Judas. Legamiagabeko Ogien Jaiko lehen-egunean, ikasleek Jesusengana hurbildu eta galdetu zioten: «Non nahi duzu pazko-afarirako prestaketak egitea?» Jesusek erantzun zien: «Zoazte hirira, halakoagana, eta esaiozue: “Maisuak dio hurbil dela beraren ordua, eta zuen etxean ospatu nahi duela Pazkoa ikasleekin”» Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta pazko-afaria prestatu zuten. Ilunabarrean, mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin eta, afaltzen ari zirela, esan zuen: «Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau» Ikasleak, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka: «Nik ote, Jauna?» Hark erantzun: «Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau. Gizonaren Semea badoa, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz» Orduan, Judasek, salduko zuenak, galdetu zion: «Ni al naiz, Maisu?» Jesusek erantzun zion: «Zeuk esan duzu»

Mateo 26, 14-25.

Lagun bati traizio egiten dionak bizitza berari egiten dio traizio, bere buruari.

Gogora dezagun Judasen galdera apaiz nagusiei: zer agintzen didazue Jesus zuei eskura emateagatik?

Bizitza ez da negozio bat, eta pertsonek ez dute salneurririk.

Galdera honek, gaur ere, guregana jotzen du. Zer interesen truke saltzen ditugu gaur egun gure kontzientzia eta gure balio ebanjelikoak? Kapitalismoak merkatura eta negoziora murrizten du bizitza, eta bere sinesmena ere badu: merkatutik kanpo ez dago salbaziorik. Horregatik, pertsonak tresna bihurtzen ditu, luxua beren duintasunaren aurretik jarriz. Baina ebanjelioaren logika oso bestelakoa da. Inor ezin da baztertu. Gizakiaren errotiko duintasuna (erradikala) bere izatetik datorkio, Jainkoaren seme-alaba izatetik, bere irudi baikara. Horrela ikusten al ditugu desberdinak eta arrotzak direnak?

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.