Adiskidetzea

2022 Api 13

Zuzenaren odola
eta gaiztoarena
zure bihotzetik pasatzen dira.

Kolpatzen duenaren bizkarra
eta zartakoa jasotzen duena
zure gorputzaren zati dira.

Zure malkoetan negar egiten dute
onaren minak
eta erasotzailearen nahasmenak.

Zure samurtasunak berak besarkatzen du
Ama Mariaren aurpegia
eta iltzatzen zaituen soldaduarena.

Zure bihotzean ez dago bazterturik,
zure gorputzean denok sartzen gara,
zure malkoetan negar egiten dugu denok,
zure samurtasunean denok gaude.

Utzi zurekin sartzen,
Jauna, zure misterioan,
eta utzi zure nekaldiaren etxean bizitzen
non ezinezkoa dena adiskidetzen duzun!

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.