Aste Santua

2022 Api 11

Gaurko kalendarioa, Gregorianoa dugu. Julio Cesarrek K.a.-ko 46an osatutako  egutegia, 1582an Gregorio XIII. Aita Santuak eratu eta kristautu egin zuen. Urteroko egutegia hartuz, martiaren ekinokziotik hurrengo ilbetea ikusi eta hurrengo domeka beti izango da Bazko Eguna. Atzerantz joaz, aste bete lehenago Erramu Eguna da eta berrogei egun lehenago, eguaztenez, hausterreguna eta, jakina, bezpera, aratuste martitzena dugu. Horrexegaitik ospatzen dira jaiok garizuman sartu aurreko egunotan, Elizaren aspaldiko agindua betetzeko eta urte bakoitzean  egun ezbardinetan, ilargiaren arabera. Hausterregunean garizuma hasten da. Aste  Santura hurbildu ahala, gure herrietan ejerzizio edo gogojardunak egiteko ohitura euki dugu Pazkoazkoaz betetzeko. Aste Santuko elizkizunak garrantzitsuak izan dira eta ia herri osoa hurreratzen izan da elizara debozioz beterik. Baina azken urteotan, Aste Santuaren kristau zentzua aldatzen joan zaigu eta jende askok elizara barik beste ekintza batzuetara jo du, besteak beste, oporretara. Herri askotako elizak erdi hutsik ikusten dira Aste Santuan ere, eta gainera, gaur egun elizgizonak eurak ere eskastu egin zaizkigu. Joan den mendearen erdi alderantz, euskal misiolari ugari joan zen mundutik zehar, gaur, ordea, geu gaude misiolari beharrizanean. Zer egin? Laikook ere Ebanjelioa bizi eta zabaldu nahinondik. Hala biz!

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.