HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 21

Aldi artan, Jesusek esan zion herriari Nazareteko sinagogan: «Benetan diotsuet: Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik. Egiaz esaten dizuet: Emakume alargun asko zegoen Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta erdian euririk egin ez zuelarik, lurralde osoan gosete handia izan zenean; hala ere, Jainkoak ez zuen haietako inorengana bidali Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargun batengana baizik. Eta legendun asko zegoen Israelen Eliseo profetaren garaian; hala ere, ez zuen haietako inor sendatu, Naaman siriarra baizik» Hau entzutean, sinagogako denak amorruz bete ziren. Eta, jaikirik, Jesus herritik kanpora bota eta herria jasoa zegoen mendiko amildegi batera eraman zuten, handik behera jaurtitzeko. Baina Jesus haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen.

Lukas 4, 24-30.

Norberaren aurreiritzien itsutasunak agerikoena ikustea eragozten du, gure iritzia erabat ilundu arte. Egia egunerokotasunaren ohikoan, ezagunean eta apalenean ager daiteke, baina egia hori ezagutu ahal izateko zailtasun handiak ditugu gizakiok. Profeta batengandik, Jainkoarengandik datorrenetik zeozer harrigarria, handia, miresgarria espero dugu, agian. Aurreko uste bat dugu izan eta izan ez daitekeenari buruz, eta horrek egiten ditugun gertakizunen eta pertsonen balorazioak itsutzen ditu. Egoera horretatik ez ateratzea arriskutsua izan daiteke benetan balio duena eragoztera eta arbuiatzera eraman baikaitzake. Arrisku handiena, gainera, egiatik gertuen daudenek izan dezaketela agertzen du ebanjelioak, hau da, gure kasuan, kristauok. Gaurko ebanjelioan ohartarazpen bat dugu “Ikusmena” zaintzeko, hura iluntzen dituzten gure aurreiritzien kontzientzia hartzeko, haien jatorriaz gure buruari galdetzeko… eta, batez ere, Jainkoari laguntza eskatzeko haiek garaitu ahal izateko bideak aurkitzen.

Kristoren aurrean, eskatu zure begientzako argitasuna eta osasuna.

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.