Gatazkak

2022 Mar 14

Gizateriaren historian gatazkek beti protagonismo handia izan dute. Ez dugu gure inguruan begiratu besterik horretaz ohartzeko. Nire ustez, gehienetan gatazken kudeaketak erabat suntsitzaileak dira. Hona hemen adierazle batzuk:

  • Gizatasuna kentzen dute, gugandik txarrena ateraz.
  • Gizakien arteko bizikidetzak ekartzen dituen oinarrizko joko-arauak ez dira errespetatzen. Egoera horietan, salbuespena, ohiz kanpokoa, arauak haustea, ohiko jarraibidetzat jotzen da.
  • Kostuetan neurriz kanpokoak dira, giza kalte larriak, materialak eta moralak eragiten dituzte, batzuetan itzulezinak, eta muturreko sufrimenduak eta bidegabekeriak eragin ditzakete, batzuetan zuzendu edo salatu nahi dituztenak baino handiagoak. Denboraren poderioz gatazkak korapilatzen joaten dira, kroniko bilakatu arte.

Gatazkak krisialdiak dira, eta krisiak, berriz, aldaketarako eta bilakaerarako aukerak izan daitezke. Gatazkak modu eraikitzaile baten bidez kudeatu daitezke. Posible da, zaila izan arren.

Nazareteko Jesusen jarrera datorkit: Gizakiarekiko errespetua eta elkarrizketa ahalbidetzen zituen; bidegabekeriak objetiboki salatu zituen indarkeriarik gabeko jarrera izanez; bere hitza ematen zuen; gezur eta manipulaziorik ez zegoen ez, bere hitz eta jarreran. Bizitzaren aldeko apustua egin zuen eta bizia emateko aske sentitu zen.

Deuteronomio liburuan (Dt 30,15), Jainkoak dio: “Hara, aukeran jartzen dizkizuet gaur bizia eta zoriona, heriotza eta zoritxarra.”Kristauok dei bat dugu: Bizitzaren aldeko jarrera hartzea eta heriotzarekiko konplizitate orori uko egitea. Gure une historikoan, Jesusengandik hurbilago jarraitzera eraman gaitzaketen bideak bilatzen jarraitu behar dugu, gure bizitza Jainkoarengan eta bere Erreinurako grinan gehiago eta gehiago zentratzera eraman gaitzaketen bideak.

“Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake” (Eduardo Galeano).