HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Martxoak 1

Aldi hartan, Pedrok esan zion Jesusi: «Hara, guk dena utzi dugu, zuri jarraitzeko» Jesusek erantzun: «Benetan diotsuet: Nigatik eta Berri Onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, orain, mundu honetan, ehun halako hartuko du: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira, eta orain azkeneko direnak lehenengo»

Markos 10, 28-31.

Alferrikako matematikak ikasi genituela dirudi, Jesusen Berri Ona irakurtzean. Jesusen jarraipenean ez da inoiz zeroz biderkatzen. Egindakoa, bizitakoa, izandakoa, Jesusen erara bada, beti du bere ondorioa, beti gehitzen doa Erreinu eraikuntzarako. Nahiz eta Pedrok esaten dion eran, guk gehiago nahi, guretzat dena gutxi izan, txikiegia izan. Jesusen begiradaz begiratuko bagenu egindakoa, bizitakoa, izandakoa, azkena izanik ere lehenaren postua hartuko luke, Jaungoikoaren proiektuan ez dagoelako zerrendarik, ezta merezimendu posturik. Jaungoikoaren proiektua festarako prestatutako mahai baten inguruan gauzatzen da. Nahiz eta mahai horretan erasoaldien berri emateko guneak egon behar.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.