Daelemans jesuita flandriarrak istorio intimo hau idatzi du, nire bizitzako Maitasunarekin izandako esperientzia “fundatzailetik” (20 orr.).

2022 Mar 1

Bert Daelemans (2020). A orillas del Yukón. Encuentros en Alaska. Barcelona: Fragmenta Editorial.

2017ko urtarrila eta maiatza bitartean, lau hilabete ahaztezinak pasatu nituen Alaskako Yup’ki eskimalen artean. Inoiz ezingo dut ahaztu eta eskertu nola hartu ninduten, hospitalitate zabalean. Haiek irakatsi zidaten […] batez ere, zer den fideltasuna. Yup’ik-ekin arrantzatu, lagunak egin eta Jainkoa aurkitu nuen.Orain esker onez testu hauek idatzi ditut adierazteko, neurri batetan, haiek zein garrantzitsuak diren neure bizitzan (13 orr.)   

Daelemans jesuita flandriarrak istorio intimo hau idatzi du, nire bizitzako Maitasunarekin izandako esperientzia “fundatzailetik” (20 orr.)  

Ez da lau hilabeteko egunerokoa, baizik eta jendearekin, naturarekin, muga propioekin eta Jainkoarekin  bizi izandako harremanen adierazpena.  Hogeitahamar  testu labur,  erretrospektiboak, idatzi ditu autoreak. Egileak berak dio, istorio hauek maitasunaren inguruko aldakuntzak direla,  beti “Bach-en Las variaciones Goldberg” fondo eta lagun moduan izanik. 

Biluzteko beldurrik ez duen gizonaren idatziak dira eta bere hondoan eta errealitate zurian “oinutsik” eta guztiz hunkituta eta liluratuta sartzen den gizonaren esperientziak. Liburu hau bestearen errespetu sakratuari, hospitalitateari, edertasunari, bizitza eta heriotzari, isiltasunari eta apaltasunari egindako kantua da.  Eta musika hau entzunez, gure errealitate hurbilaren aurrean, lur sakratua beti, oinutsik ibiltzen laguntzen digu.

Mellonik, liburuaren prologoan, gizakiok “Jainkoaren gai garela” dio. Eta sentsibilitate estetikoa, eskuzabaltasuna eta biluztasun isil eta emankorra dastatzeko gai garela ere esango genuke.  

Era berean, gure buruari galdetzen diogu ea nola den posible halako intentsitatez eta hain esna bizitzea testu hauek lau hilabeteko esperientzia bati buruz idatzi ahal izateko. Harrigarria iruditzen zaigu!  Liburu ederra eta, ardo ona dastatzen dugun moduan, patxadaz irakurtzeko testuak.