HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 26

Aldi hartan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, ordea, haserre egiten zieten. Hori ikustean, haserretu zen Jesus eta esan zien: «Utzi haurrei nigana etortzen, ez galarazi, horrelakoena da-eta Jainkoaren erreinua. Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala hartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko» Eta, besarkatuz, bedeinkatu egiten zituen haurrak, eskuak gainean ezarriz.

Markos 10, 13-16.

Jakingo balu Jesusek horren beste diru eta denbora erabili ditugula haurtzaroa iraganean uzteko eta heldutasunera iristeko…Jakingo balu gure mundu honetan garaipenik preziatuena umetzen gintuen erlijiotik lortutako haustura dela…Jakingo balu erlijioa horren beste mendeetan fededunak umetzen saiatu dela…Beragandik jasotzen dugun gonbidapena beste era batekoa da, noski. Umeek ez dute iraganik, ez dituzte hausturetan garaipenak neurtzen ezta euren bizitza bizitzeko beste pertsonak umetu beharrik. Konfiantzaz bizitzera eta berdintasunezko harremanetan finkatutako bizi proiektua eraikitzera da Jesusen hitz eta besarkada honen bitartez jasotzen dugun gonbidapena.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.