HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 23

Aldi hartan, Joanek esan zion Jesusi: «Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta galarazi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa» Baina Jesusek erantzun: «Ez galarazi, ez baita inor, nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki esaka jardungo duenik. Zeren gure aurka ez dagoena gure alde baitago».

Markos 9, 38-40.

Jainkoari eskerrak, badira kristauak ez diren pertsona asko bake eta justiziaren gose eta egarri direnak. Kristauok gauza asko ditugu haiengandik ikasteko bizitzaren arlo askotan.

Kristauok gero eta gizarte gizatiarragoa eraiki nahi badugu, jabetu behar dugu obra hori ezin dugula bakarrik egin. Kristautasunak ezin du, inolaz ere, humanismoaz jabetu.

Beste erlijio-konfesio batzuekin eta beste eragile zibil batzuekin hitz egitea eta lankidetzan aritzea kristau-komunitateen ohiko jarduera izan behar da; izan ere, elkarrekin ibiliz bakarrik eraiki ahal izango dugu guztiok Maitasunaren benetako Zibilizazioa.

Hala ere, erlijiosoak ez direnak ere kontutan artu beharko dute kristautasunak dioena, alegia, “Jainkoa baztertzen duen humanismoa humanismo ankerra dela.” (Benedikto XVI).

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.