HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 18
Gero, jendeari eta ikasleei dei eginik, esan zien Jesusek:
«Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik eta berri onagatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du. Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bizia galtzekotan? Eta zer eman dezake gizakiak, berriro bizia bereganatzeko?
Beraz, norbait, gizaldi desleial eta bekatari honen aurrean, nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere Aitaren aintzaz beterik aingeru santuekin etorriko denean» Eta honela amaitu zuen:
«Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoa errege ahaltsu bezala etortzen ikusi arte»
Markos 8, 34 – 9, 1.
Gure egoari (“ni”ari) atxikitzeak heriotza esan nahi du, eta gure egoa hiltzeak, berriz, bizitza. Baina egoa ezin da ezabatu auto-erreferentzialtasunetik.
Bestearen presentziagatik bakarrik hil daiteke gure egoa. Salbamena ez dago nigan, baizik eta gugan, eta egoa da, hain zuzen ere, “gu”aren esperientzia eta, beraz, salbamena, eragozten duena.
Utz diezaiegun besteari eta besteei gure bizitzetan sartzen, horrela gure bizitza BIZI bihurtzeko. Ez dezagun pentsa Münchhausengo baroiaren istorioa egia denik, inork ez baitu bere burua salbatzen, itotzen ari bada, iletik gora tiraka.
Publio Siriok ere ederki adierazi zuen K.a. 85. urtean: “Bere buruarentzat bakarrik bizi dena, besteentzat hilda dago”.
Woody Allen-en txiste batekin bukatuko dut:
- Zein erlijio praktikatzen duzu?
- .. katolizismoa… Eta zuk?
- Komunitate juduan jaio nintzen, baina orain nartzisismoa praktikatzen ari naiz.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.