HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 17

Aldi hartan, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien ikasleei: «Ni nor naizela dio jendeak?» Haiek erantzun zioten: «Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat».

Jesusek berriro galdetu zien: «Eta zuek, nor naizela diozue?» Pedrok erantzun: «Zu Mesias zara» Inori ez esateko agindu zien Jesusek zorrotz. Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu beharra zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztuko zela. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion. Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez: «Alde nire ondotik, Satanas! Zure asmoak ez dira Jainkoarenak, gizakiarenak baizik».

Markos 8, 27-33.

Nor da Jesus? Jesusen nortasunari eta eginkizunari buruzko galdera al da kristau bizitzaren galdera nuklear eta erabakigarriena? Baietz esango nuke. Zaila da norbaiti bizitza ematea, norbait hori Norbait bezala aitortzen ez bada.

Beste modu batean esanda, Jesus Kristo, Jauna, Mesias, Jainkoaren Semea, Berpiztua, Artzain Ona, Gizonaren Semea bezala aitortzen badut bakarrik izan naiteke haren ikasle eta jarraitzaile.

Ez, kristauok ez diogu ideal bati jarraitzen, Pertsona bati baizik, eta ez da gauza bera. Non dago desberdintasuna? Ideala beti geure buruaren proiekzioa den bitartean, Pertsona beti doa geure buruaz harago eta gainezka egiten digu/gaitu. Ideala etxekotu dezakegun bitartean, Pertsona ez. Horixe da, hain zuzen, Pedrori gertatzen zaiona.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.