HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 14

Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara. Eta esan zien:

«Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara. «Zoazte! Bildotsak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. «Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.

Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”. Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra. Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe. «Herriren batean sartu eta ongi hartzen bazaituztete, jan jartzen dizuetenetik, sendatu bertako gaixoak eta esaiezue: “Gainean duzue Jainkoaren erregetza”.

Lukas 10, 1-9.

Kristauak Jesusek deituak eta bidaliak gara Jainkoaren Erreinua eraikitzera. Ebanjelioko pasarte honetan gauza asko esan nahi zaizkigu gure burua Jesusen jarraitzailetzat jotzen dugunoi, baina nik gaur atentzioa eman didan batean gelditu nahi dut.

Jesusek atzoko, gaurko eta biharko Erreinuko langileoi esaten digu “ez zaitezte gelditu bidean inori agur egiten”, hau da, gure misioan zentratuta bizi gaitezen, ez gaitezen despistatu eta ez gaitezen entretenitu alferrikako eta garrantzirik gabeko arazoetan.

Jaunak ez du bilatzen gu antipatiko izatea, guregan bilatzen duena beste gauza bat da, alegia, bizitzaren esentzian kontzentratuta egotea nahi du, hau da, Erreinuaren harreran eta eraikuntzan zentratuak bizitzea.

Zerk laguntzen digu gure misioan zentratuta bizitzen? Eta zerk deszentratzen gaitu? Bibliako testuek bezala, beti interpelatzeko gaitasuna duten galderak dira guregan Jesusek pizten dituenak.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.