HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urtarrilak 19
Aldi hartan, Jesus sinagogan sartu zen berriro. Bazen han gizon beso-ihar bat. Zelatan zegozkion larunbatean sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. Jesusek beso-iharrari esan zion: «Jaiki eta zatoz hona, erdira» Eta besteei esan zien: «Larunbatez zer da zilegi, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?» Haiek, ordea, isilik. Jesusek, ingurukoei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, esan zion gizonari: «Luzatu beso hori» Hark luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion. Handik atera orduko, fariseuek eta Herodesen alderdikoek elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko.
Markos 3, 1-6.
Fariseuak egon ziren eta gaurko egunean ere badaude, gure gizarteetan ere, hor izango ditugu, nolabait edo beste, horien homologotzat jo genitzakeen horiek. Askotan ez bakarrik gure aurrean edo inguruan, batzuetan geure baitan bertan ere. Fariseukeria “legalismo” formapean agertzen zaigu. Espirituaz ahazten garenean, Jainkoa bera uzten dugu bazter, nahiz eta eman dezakeen arauak, ohitura eta erritoak beteta Jainkoaren mesedetan dihardugula. Legalismoa ez dator eginkizun, erlijio ibilbide formala betetzetik; inork ez du berenez ezer horiek betetzearen aurka. Kontua besterik da, horiek betetzen ditugularik, zabalik ote dugun gure bihotza Espirituari, edota, aldiz, horien betetze formalistan gure ego autozentratutako segurtasun faltsu batean babestu baino ez ote garen egiten.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.