Liluratu ninduzun

2022 Urt 17

Liluratu ninduzun, Jauna.

Irribarrez egin zenidan so udaberrian

eta horrelaxe hasi zen

gure adiskide eta profeta historia.

Kiskali egin ninduten,

barruan sugarrak eragin,

zure hitz maiteminduak,

zure irribarreak,

zure soak.

 

Liluratu ninduzun, Jauna,

nik justiziarekin amets egin

eta zuk iragarri egiten zenuenean…

askatasuna, eta ogia, eta bizia emanez.

Halaxe salbatzen duzu!

Eskaini nahi nieke sufritzen dutenei

zuk iragartzen zenuen hura,

eta zure irribarrea,

eta zure soa.

 

Liluratu gintuzun, Jauna,

eta elkarrekin ekin genion bideari,

zure oin aztarnen bila,

zure adiskide urratsen xerka.

Eta elkarrekin abian garela,

interpretatzen ikasten dugu

zure hitzak,

zure irribarrea,

zure soa.

 

Lilura gaitzazu berriro, Jauna,

ez dezagula etsipenez amore eman,

zu ondoan ez bazatoz

nekez ibiltzen baikara…

eta astiro.

Presa hartu!

Jar gaitzazu sutan berriz

eta Haizeak heda ditzala

zure soa

eta irribarrea.

 

Liluratu ninduzun, Jauna.