HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaAbenduak 27
Asteko lehen-egunean, Maria Magdalena Simon Pedrogana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri duten».
Atera ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea, eta hilobirantz abiatu ziren. Biak batera zihoazen lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baina ez zen sartu.
Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zen. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; hau, ordea, ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean bildua baizik. Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen.
Joan 20, 2-8.
Hasteko, asteko lehen eguna, Sabbath ostekoa, Domeka, Jaunaren eguna, Hazteko!
Maitasuna Harria baino arinagoa da, begirune handiagokoa, oihal-zerrendak baino sendagarriagoa.
Maitasun handiagoak toki zabalagoa aise du egiten, ez du tokirik hartzen, bai sor eta lor, sortzen: hil-kabi huts, egun egurastua, hatsberritua.
Magdalako Mariak erakutsitako bidetik ibili balebil gehiagotan Harria? Sinets iezaiozue! Mariak du Nazareteko Josurengandik jaso.
Hil-harriak barrutik hustu beharra dauka Bizia hartu eta emateko.
Hor dugu Jauna, Getsemaniko bizi-maitasun malkoak, Maitasun biziko Mariaren barru-malkoetan, ikasle maitea lekuko.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.