HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 21

Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.

Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»

Lukas 1, 39-45.

Pasarte labur eta bitxi honetan poza eta algara dira nagusi. Neskatila biak euren barne oreka gogoan harturik, bizi poza agertzen dute: zergatik?

Geroak indar hartzen du euren bizitzetan: bizitza baten sorrera, gogoz itxaron zutena baina euren indar bakarren eraginez ezinezkoa zena.

Sabel ondoan bizi berri bat eratzen doa… Eta Israelgo Jainkoak, “bai” esan dio bizipen horri.

Ene! Gabon jaien berri sakona hortik doala ematen du… Neguaren ilunaren tartean, argi berria ageri da. Eta noren eraginez eta Jainkoaren Espirituaren eraginez: bera giza historian agertzen doa, gizatasuna indartzeko, Jainkozaletasuna sendotzeko, eskuhartzea bideratzeko.

Hori ba, Maria eta Elisabeten antzera, erne bizi Jainkoaren asmoei adi egoteko, gogoan hartzeko, bizipoza indartzeko, gizatasun ezak alboratzeko… Jesus eskeintzen zaigu behin eta berriro, haren asmoak gureak egiteko.

Ez da plan kaskarra datorren aldirako, jaietarako…

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.